XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

EDERRAREN ATSEGIÑA.

Era egokiz esana dau P. Claudel'ek; Gizona ez da musikeak edo-ta amesak jostarazten izteko egiña.

Ez dau musikarik bear, mamiña, izatasuna baiño.

Loitzea besterik ez da, izadian edertasuna baiño ez ikustea, beronegaz batera Jainkoari omen egin ezik.

Iduri izunak gortzea esaten yako orri.

Izadia loitzea da bere kautan bakarrik begiratzea, beste ezegaz artu-emonik ez ba'leu lez; Jainkoaren lekuan jartea....

Ederrerako baiño geiagorako egiña da gizona: ederraren auzirako egiña dozu.

Ederra ta atsegiña.

Itz bi oneik eder ta atsegin ez ditugu errez aitzen emotekoak.

Gizaldiak zear konta ezin-ala eritxi azaldu dira ederraren inguru; gizonak ikusiz, entzunez naiz irakurriz artu oi dauan atsegiñaz, ostera, lumarik naiko erkindu da.

Zer da atsegiña? Nok ez daki zer dan, naiz-ta beronen guna adierazten jakin ez?.

Gauza eder edo on bat ederra ta ona geienik alkarrekin bai dabiltz daukagu begi aurrean; orrek emon oi dauskun biotz-eragiña, leun gozoa ba'da, nor ez dago atsegiñetan?.

Gauzaki ori, erti-lan ori, atsegin da ala ez?.

Naimenaren jabe naz ta onek berez billatu daroa eder yakona, atsegin yakona.

Era askotara begiratu neikeo gauza bati.

Guk barneko zentzunak, indarrak, adimenarenak eta naimenarenak, baita kanpotikoak be, erabilli oi doguz, onaren edo txarraren, ederraren edo motzaren eritxia eratu ta emoteko.